Inguruan ditugun bisitatzeko leku aproposak
Oturreko hondartza
Barayoko hondartza
Luarca
Aula del Mar
Puerto de Vega
Frexulfeko hondartza
Sarbide erosoa dauka, hala ere. Bi aparkalekuz hornitua, Puerto de Vega-tik edo Navia herritik sartzeko aukera dago.
“Ria de Navia”-ko olgetarako eremua
Castro de Coaña
Fervenzas de Oneta
Ur-jauzien ibilbidea, Oneta herrixkatik abiatu egiten da. Bigarren mailako AS-36 errepidearen bidez, herri hau Luarca herriarekin konektatzen dituena, udalerriko hiriburutik ( Villayón-etik ) ailegatzeko aukera dago.
Ibilbidea bereziki interesgarria izanik, ur-jauzietara eraman behar zaituen zeharkalean ez dago galtzeko modurik. “Firbia”-ko ur-jauzira ordu erdi eskasean iristeko aukera dago. Apur bat konplikatuagoa dugu bigarren eta hirugarren ur-jauzietarako doazen bideak hartzea, nahiz eta ahalegina egitea izugarri merezi du. Ibilbidea oinez egiteko aproposa da, baina lehenbiziko ur-jauzi horretara iristeko, umeendako aulkitxoekin ere arazorik gabeko bidea dago.
Playa de las catedrales
Ribadeo herrian kokatua dago, Lugo probintziaren kostaldean, Asturiasetik nahiko gertu. Ribadeo herritik, mendebalderantz, 10 kilometrotara hain zuzen ere.
Ez dago “La Playa de las Catedrales” bezalako hondartzarik. Urteetan zehar, itsasoak gogor higatu eta zigortu egin ditu itsaslabar zoragarri hauek, eta eragindako indarra honen bidez, paregabeko harri koskor, kobazulo, pasabide eta arkupe ikusgarriak sortu egin ditu. Komenigarria liteke itsas-beherarekin batera hondartza hau bisitatzea. Itsas-gorarekin, hondartza txikia, hare fin-finezkoa eta uretan sartzeko erabat aproposa da, baina itsas-labarra, harriak eta aipaturiko itsas-paisaia ez dugu ikusterik izanen.
Cudillero
Arrantzarekin loturiko hagitz kai interesgarria du Cudillero herriak, eta bertatik, ondoko mendi magaletan, dauden etxeak aldrebez zintzilikatuak daudela ematen du. Hiru magal aldapatsuek inguratzen dute herria, honi anfiteatro itxura emanez. Cudillero herrian dauden karrika eta harmailadi txikietan zehar galtzea dugu planik onena. Paregabeko gozamena, izugarrizko plazerra, kale txiki horietan barna presarik gabeko ibilbidea egitea.
Arrantza da Cudillero herriak ohikoa izan duen jarduera nagusia, eta honetaz gain, itsasargia eta Belgikarren jauregia bisitatzea, ezinbestekoa dugu.
Playa del Silencio
Paradisuko hondartza dugu, urteetan zehar masifikaziotik salbu mantendu izan den hondartza lasai hau. Lehenik eta behin, Cudilleroko udalbatzean kokaturiko Castañeras herrira joan beharra dago, “Playa del silencio” topatzeko. Harrizko hondartza dugu hau, eta bere eskuinaldeko partean, itsaslabarrean amaitzekoa den mendi handi bat dago. Bere uraren gardentasunari esker, Snorkel edo urpeko arrantza egiteko leku erabat aproposa da.
Ez dago esateko gehiagorik, hondartza honi buruz, bere izenak jadanik esan ez duena. Olatuen eta itsaslabarreek babesturiko leku isil eta lasaia da, atsedena hartzeko ezinhobea. Maskor itxura dauka, hain zuzen ere, 500 metro baino gehiago ez duen hondartza honek. Harri koskorrak itsas bazterrean, kolore eta kalitate bereziko ura…Arestian esan bezala, erabat merezitua dauka bere izena hondartza honek, bere paregabeko ezaugarriengatik, “Babesturiko Eremua” titulua eskuratu egin diotenak.
Faro eta cabo Busto
Itsas argia, 1858. urtean dataturik, Busto herrian kokatua dago, Valdeseko udalbatzean, kostaldeko marratik gertu, eta Luarca herritik 12 kilometrotara. N-632 errepidearen bidez dago lotua. Errepide honetik, bigarren mailako errepideak Busto-raino eta izen bereko lurmuturreraino eramanen zaitu . Bertan, iparraldeko muturrean, leku aldapatsuan, itsasargia topatuko duzu, itsaso mailatik 76 metroko altuera eta lurretik 10 metroko altuera duena.
Playa de Cueva
Harezko, harri borobil eta blokeez osaturiko hondartza dugu hau. Bertan, Esva ibaiaren itsasoratzea ikusten duena. Jarduera turistiko eta ludikoak abiatzen dira hondartza honetan. Caroyas herrian kokatua dago, eta ibilgailuz iristerik badago. Busto-ko lurmuturraren zintza kuarzitiko harrigarria dugu hondartza honen babesle naturala.
Playa Los Molinos (Barcia)
Bustoko lurmuturretik nahiko gertu dagoen hondartza honek sarrera korapilatsua dauka, eta horregatik arrantzaleak baino ez dira bertan ibiltzen. Harriz eta hareaz osaturik, birgina dugu hondartza hau, gizakiaren eragina ia ia nabaritu ez duena, hain zuzen ere. Mendebaldeko kostaldearen “Eremu Babestuan” dago, eta bertan dute itsaroratzeko unea hiru erreka txikik. Bustoko lurmuturra osoak eskaintzen duen itxura basatiarekin bat egiten du hondartza honek.
Oscos eta Taramundi
Bertan dauden herrri txikien bizimoduagatik, baita bertan ditugun eraikuntza tradizionaleengatik ere ( horreoak eta abar ) Asturiaseko museo etnografikoa dugu Oscos-eko eskualdea. Aipatzeko modukoa dugu ere, nola ez, Taramundi herria. Horrez gain “Os Teixois” leku zoragarria bisitatzeko aukera izanen dugu. Bertan, garrantzi etnografikoa daukate, zalantzarik gabe, bere errotak eta bere sutegiak, biak ur korronte naturalari esker indarrean daudenak, baita era artisauan eraikitako zentral elektriko txikiak ere, herriak behar duen argindarra sortzeko gai denak.